Hasi berritan, makina bat podium eta taldekako garaipenak Denontzat taldeak

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 19a, 01:00

Bete-betean dago sartuta den­boraldi berrian, De­nontzat tal­dea. Otsailean hasi zituzten obs­takulo probak, eta hasi be­rritan, dagoeneko emaitza bi­kai­nak lortu dituzte, taldeka zein bakarka.

Gijonen izan zuten estrei­nakoa, Farinato Race laster­ke­ten zirkuitukoa; eta Denontzat taldeko 42 kidek hartu zuten parte. Lokatza eta hotza izan zi­tuzten kontrario, zailtasun na­barmena zeukaten obsta­ku­loak gainditzeko, baina las­ter­keta bikaina osatu zuten, eta taldekako garaipena lortu zuen Denontzatek. Gainera, bakar­ka ere emaitza haundiak esku­ra­tu zituzten: irabazi egin zuen Irati Beorlegi hen­da­iarrak, pro­ba osatu zuen ema­kume ba­karrak; eta bi­ga­rren izan zen Asier Landart irundarra.


Hiru hernaniar podiumean, Rincon de Sotoko proban

Emaitza bikainak lortu bazi­tuz­ten estreinakoan, ez ziren kaxkarragoak izan Rincon de Sotoko Unbroken Race laster­ke­tan, martxoaren 2an. Talde­ko 45 kidek hartu zuten parte, eta Joxe Mari Peso eta Landart bigarren eta hirugarren iza­te­a­­re­kin batera, podiumera igo ziren hiru hernaniar, adina­ren araberako sailkapenetan: Ekain Nogueirak irabazi egin zuen 18-24 urtekoetan, eta bigarren izan zen Ania Arregi, kategoria berean; eta Ismael Mateo ere bigarren izan zen, 45-49 urte­koen kategorian.

Eta Mallorcako Spartan Ra­ce izan zuten hu­rrengoa, mar­txoaren 9an. Taldeko zazpi ki­de aritu ziren, proba gogorrean: aldapa haundiak, obstakulo zailak eta indar haundia eska­tzen zuen lana. Ismael Mateok lortu zuen emaitza nabarme­ne­na, 45-49 urtekoen artean po­diuma eskuratuta; eta ho­rre­kin batera, Europako Spar­tan Txapelketara txartela, ekai­na­ren 29an Italiako Dolomitetan jokatuko dena.

Aurten, hiru zirkuitu ezber­dinetako probak jokatuko di­tuz­te Denontzat taldekoek: OCRA Ligakoak eta Farinato Race­ko­ak, OCR Europako eta Mun­du­ko Txapelketetara sailkatzeko aukerarekin; eta Spartan Race­­ko­ak, bere Europako eta Mun­du­ko Txapelketa propioekin. Zirkuituetatik kanpoko probak ere egingo dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!