Memoriaren gaia lantzen duten elkarteak batuta, eztabaida irekia

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 18a, 01:00

Elkarbizi taldeak Oreki Fun­da­zioarekin batera antolatu du 2019ko programazioko au­rre­neko jardunaldia: Biziki­de­tza­ren aldeko memoria izeneko foroa egingo da martxoaren 30ean, 10:30etan hasita, Andoaingo Urigain Kultura Etxean.

Izen-ematea irekita dago martxoaren 28ra arte, eta bazkaritara geratzeko asmorik dagoen ere zehaztu behar da: ganboiturri@gmail.com.

Bost talderen ikuspegiak

Foro honetan memoriaren ga­ia lantzen duten elkarte desberdinak elkartuko dituzte: Eti­ker, Gogoan, Foro Soziala, Ar­gituz eta Zabaltzen. Ez­ta­bai­da gida­tzen, berriz, Baketik tal­deko Inesa Ariztimuño ari­ko da.

«Memoriarik gabe ezin izango dugu euskal gizartearen bizikidetza demokratikoa in­dar­berritu», Elkarbiziren esa­­­netan, eta horregatik el­kar­tu nahi izan dituzte ikuspegi desberdina duten elkarteak. «Eti­ke­rrek, berradiskide­tze­aren osa­gai oinarrizkoa be­za­la ikusten du Memoria. Go­go­anek, Memoriaren balioa in­dar­ke­riaren deslegitimazioa dela nabarmentzen du. Foro Sozi­a­lak dio Memoriak inklusiboa izan behar duela. Argituz giza-eskubideen urraketen erregistroa egiten ari da. Eta Za­bal­tzen nafar kolektiboak, Me­mo­ria Historikoa eta azken urteetakoa bereizten ditu». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!