Aluminio galdatuzko 8 eskultura eta aluminioan margotutako 10 marrazki bildu ditu Aitor Ruiz de Egino artista hernaniarrak, Biarritzeko GAAB (Gallerie Anne Broitman) arte galerian jarritako erakusketan. Denak dira «berriak, 2018 eta 2019 urteetan egindakoak eta beste inon erakutsi gabeak». Hasiera batean, martxoaren 15ean bukatuko zen erakusketa, baina hilaren 29ra arte luzatuko da. «Teknika eta gaiaren aldetik eboluzioa nabaria» dela nabarmendu du. Asteartetik larunbatera ikusi daiteke, 10:30-13:00 eta 15:00-19:00.