«Presoen gaiari bultzada», Orain Presoak ekimenaren jardunaldi berrietan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 17a, 01:00

Bat egin dute Hernani eta La­sar­te-Oriako Orain Presoak eki­menek, hainbat ekitaldi el­karrekin antolatzeko. «Preso­en gaiari bultzada emateko» antolatu dituzte, mahai-ingu­rua, dokumental eta ipuin ba­naren aurkezpena eta kon­tzen­trazio eta mani­festazioak.

«Gaiak bere baitan hartzen dituen esparruei» heldu nahi izan diete, eta beraz, «hel­du­ak, umeeak eta larriki gai­xorik dauden presoak» izango dituzte ardatz, martxoaren 26, 27 eta 29an eta apirilaren 5ean bi herrietan antolatuko diren ekitaldiek.


Hasteko, "Azken arnasa arte"

Martxoaren 26an, Lasarte-Oria­ko Antonio Mercero aretoan jarri dute aurreneko hitzordua, 19:00etan.

Bertan, Azken arnasa arte dokumentala jarriko dute, eta ondoren, mahai-ingurua egin­go da Jabi Gallaga, Ibon Fer­nan­dez eta Aitzol Iriondo eus­kal preso lasartearren seni­deekin.


Maritxipi ipuina, hilaren 27an

Hurrengo egunean, martxo­a­ren 27an, Hernaniko Biteri kultur etxean aurkeztuko da, 18:00etan, Maritxipi eta ama­txo ipuina. Joxe Mari Karrerek egingo du kontaketa.


Gaixo dauden presoen alde, bi hitzordu

Azken bi hitzorduak larri gai­xo dauden presoen aldekoak izango dira. Batetik, ma­r­txo­aren 29an kontzentrazioa egingo da 20:00etan, Lasarte-Oriako uda­letxe zaharraren parean, eta apirilaren 5ean Bu­­run­tzaldeako mani­fes­ta­zioa Her­na­nin, 20:00etan, La­rriki gaixorik dauden presoak etxera lelopean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!