Aparkaleku berria, Santio Zeharran

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 17a, 01:00

Obra egin du Udalak Santio Zeharrarako igoeran, aparkaleku berria egiteko, eta dagoeneko erabili daiteke.

Era berean, lan hauek apro­­betxatuta, kiroldegitik au­­rrera dijoan espaloia luzatu da, Udalaren esanetan, «sa­gar­dotegietarako igoera seguruagoa izan dadin».

Bederatzi etxebizitza berriak, lehengo aparkalekuan

Kiroldegiaren eta Ipintza eta Re­­zola sagardotegien artean eraiki du Udalak aparkaleku berria. Izan ere, aparkaleku be­rri honen parean zegoen le­hengoa, baina bertan bedera­tzi etxebizitza berri egingo dira. 

Hori horrela, «Udal Gober­nuak ez zituen bizilagunak aparkalekurik gabe utzi nahi kiroldegia, musika eskola eta Herri Eskolaren inguruan, eta ordezko konponbidea bilatu du». Ki­rol­de­gi aurreko espaloia sagardotegietara luzatuta, berriz, oinezkoentzako segurtasuna bermatu da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!