Puntu bakarrak urruntzen ditu Astigarragako Mundarro eta Bosteko Irauli A taldea gizonezkoen probintziako 1go mailan; seigarren dago etxekoa, eta bosgarren, aldiz, kanpokoa. Sailkapenari buelta emateko aukera izango dute gaur astigartarrek Pako Yoldi kiroldegian. Iluntzeko 20:00etatik aurrera hasiko da haien arteko norgehiagoka, bertan.