San Antonio jaiak antolatzeko, bigarren bilera asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 16a, 01:00

Hiru hilabete baino gutxiago falta dira, San Antonio jaiak ospatzeko; eta dagoeneko hasi dira lanean auzotarrak, festak nolakoak izango diren erabaki­tzeko eta prestatzen hasteko.

Duela hamar egun egin zu­ten aurreneko bilera, martxoaren 6an; eta datorren asterako jarri du bigarren zita, Jai Ba­tzordeak. Asteazkenean izango da, martxoaren 20an, arratsaldeko 18:30etan hasita. Aurrekoa bezala, Auzo Udaleko aretoan egingo dute.

Bigarren bilera ere, au­zotar guztiei irekia izango da, eta azaltzera animatu dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!