Urteko batzarra gaur, Umore Onak

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 16a, 01:00

Gaur eginen du, Umore Ona El­karteak, Bazki­de­en Ohiko Ba­tzar Orokorra. Elkartean izanen da, arratsaldeko 17:00etan ha­sita, aurreneko deialdian; edo bestela, ordu erdi beranduago, 17:30etan, bigarrenean.

Guztira, sei puntu landuko dituzte. Aurreko batzarreko akta onartu ondoren, 2018ko txostena eta balantzea aurkeztuko dute, eta baita 2019rako aurrekontua ere, onartu dadin. Gero, komisio berriaren hautaketa eginen dute; eta azkenik, bazkide berriak onartuko dituzte. Eskari eta galderei dagokiona da seigarren puntua.

Elkarteko bazkide guztiei luzatu diete gonbitea eta deia, batzarrera azaltzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!