Euskeraz dakiten gurasoek eta ikasten ari direnek bat egiteko elkargunea izaten da ostegunero Herri Eskolako areto nagusian. Arratsaldeko 16:45etatik 18:30etara elkartzen dira, eta haien haurrek ere Xagurxar taldeko begiraleekin egoteko aukera daukate. Doan da, baina izena eman behar da: iker-g@aek.eus edo 943 335 064.