Martxoaren hasierarekin, Emakume ekintzaileak sagardogintzan erakusketa jarri zuten Sagardoetxean XVI-XVIII. mendeetako Gipuzkoako lau emakumeren istorioak ezagutzera emateko. Egunero bisitatu daiteke hori, Sagardoetxearen ohiko ordutegian, baina gainera, igandero bisita gidatuak egiten ari dira, debalde. Goizeko 11:00etan egingo dute hurrengoa bihar. Izena emateko: 943 550 575 edo info@sagardoarenlurraldea.com. Euskeraz edo gaztelaniaz egin ahal izango da.