Zuhaitz Eguna egiten dute urtero Astigarragan;?modu berezian, gainera. Aurreko urtean jaio zen jaioberri bakoitzeko astigar bana landatzen dute, eta halaxe egin dute aurten ere. Larraburu baserriaren inguruan, oraingo honetan ere, bertan elkartu ziren jaioberriak eta haien familiak (80 zeuden deituak), astigar bana landatzeko.