'Maya erlea: ezti jokoak' filma, gaur zinean

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 16a, 01:00

Haur eta helduek, familiartean plana egiteko aukera izango dute gaur, Udalaren euskera sailaren eskutik. 

Maya erlea: ezti jokoa pelikula ikusteko aukera izango dute astigartarrek gaur, kultur etxean. Arratsaldeko 17:00etan jarriko dute, adin guztietako ikusleentzat. Pelikula euskeraz jarriko dute.


Sarrerak, salgai

Dagoeneko salgai daude sarrerak www.astigarraga.eus webgunean. Egunean bertan ere erosi ahal izango dira kultur etxean, 2 euroren truke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!