Urre bat, bi zilar eta brontze bat, Andoaindik Astigarragara Norberto Almandoz Musika Eskolara

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 16a, 01:00

andoaingo Piano Jaialdiaren 14garren edizioa izan zen pasa den otsailaren 16 eta 17an, eta bertan izan ziren Urumea bailarako ikasle asko, tartean, Astigarragako Norberto Al­man­­doz Musika Eskolakoak. 

Lau neska, bat aurreneko aldiz

Hain zuzen, lau neska izan zi­ren Astigarragaren ordezkari: Naiara, Mara, Uxue eta Uxue. Naiarak aurreneko aldiz hartu zuen parte A kategorian: besteek, aldiz, aurreko urtetan ere hartu zuten parte, horregatik, B?kategorian aritu ziren. 

Ikasitakoa erakutsi ondoren, urre bat, bi zilar eta bron­tzezko bat lortu zituzten, nes­ka astigartarrek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!