Hileroko hitzordua Xaguxarrek, 23an

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 16a, 01:00

Hilero eskaintzen die aukera Xaguxar Aisialdi Taldean astigartar gaztetxoenei ondo pasatzeko. Larunbat arratsalde baterako plana egiten du, eta dagoeneko zehaztu du martxokoa noiz izango den. Gaur zortzirako, hilaren 23ra­ko, jarri du hitzordua. 

Ohi bezala, arratsaldeko 16:30etatik 18:00etara bitarte izango da, kultur etxean.

Bereziki 4 eta 12 urte bitartekoei egin diete deia, Xagu­xa­rreko begiraleekin batera jolasak, eskulanak... egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!