"Adin honetan, bizikletan trebatzea eta teknika hartzea da lehentasuna"

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 16a, 01:00

Hasi berri dute denboraldi be­rria, JOCC taldeko txirrindulari alebin eta infantilek. Baina ez dute gehiago itxaron beharko, urteko lasterketa berezienetako bat egiteko: gaur bertan jokatuko da Peña Otaño Saria, Her­nanin, taldeak berak antolatuta. Arratsaldeko 16:00etan ha­si­ko da, Urbieta kalean.

Ordu erdi lehenago elkartuko dira taldekoak, Transpa­ca­rren, elkarrekin gerturatzeko irteerara. «Etxeko lasterketa oso berezia izaten da haientzat, eta ilusioa egiten die. Taldeko ia denek hartuko dute parte, bai­na badira batzuk, oraingoz lasterketarik egin nahi ez dutenak. Guk animatzen ditugu, baina ez ditugu behartzen; hartuko du­te konfiantza pixkanaka. Norma­lean, hasieran kosta izanda ere, gero oso gustura aritzen dira lasterketetan. Eta bakoitzak be­­re karrera egiten du: batzuk irabaztera joaten dira, besteak bukatzera, eta gehienek be­ra­ien artean izaten dituzte pikeak!», nabarmendu dute Josean Aiz­pu­ruak, taldeko zuzendariak, eta Txemari Tranchek, JOCCeko es­kola kiroleko arduradunak.

80 txirrindulari inguru, lasterketetan eta ginkanan

Karrero tabernaren aurretik abiatuta, Ertzain etxearen erro­tondara joango dira txirrindulariak; handik Zinkoeneara jai­tsi, eta Txirrita kalean gora igo­ko dira, Atsegindegi aurretik bueltatzeko Urbieta kalera. Zir­kuitu horri, hiru buelta emango dizkiote alebinek, aurrena; eta bederatzi buelta infantilek, ondoren. Guztira, 80 txirrindulari inguruk hartuko dute par­te, «guri dagokigun zonaldekoak, Donostialdea deitzen dutena. Zumaiatik Irunera doa, bai­na adibidez, Andoain eta Urnie­takoak ez dira gurean sartzean, Goierrikoan baizik», azaldu du Tranchek.

Bi lasterketen ondoren, hi­ru­garren zita izango dute txirrindulariek, ginkanarekin, La­tsunbeberriko pistetan. «Lehen aukeran izaten zen, ginkanan parte hartu edo ez. Baina aurten, guztiek egin beharko dute, eta arrazoia oso sinplea da: gin­kana oso garrantzitua da bizikleta gainean trebatzeko eta tek­nika hartzeko, eta hori da lehentasuna, adin honetan. Ez badute umetan ikasten, gero zailagoa da», azaldu dute.

Zentzu horretan, diote «oso konpletoa» dela ginkana: zigzag egiteko konoak, kolunpio­a, ore­ka mantentzeko tokiak, botila lurretik hartu eta uztea...

«Urtean bost edo sei lasterketa egiten ziren Hernanin, garai batean»

Gaztetxoek ikasteko eta ondo pasatzeko bai, baina «afizioa sortzeko» ere ezinbestekoa da herrian lasterketa bat antola­tzea. «Gogoan dut, txikia nin­tzenean Tilosetan ginela, nola entzuten genuen musika me­gafonotik, eta gerturatzen ginen lasterketa ikustera», dio Tran­chek. «Garai batean, bost edo sei lasterketa egiten ziren urtean, Hernanin; jubenil mailakoak asko», nabarmendu du Aizpu­ruak. Baina gero, bolada batean herritik kanpora atera zituzten lasterketak, industriaguneetara eta: «horrela zaila da afizioa sor­tzea, jendea ez de­la­ko kanpora joaten ikustera. Gu beti izan ga­ra herrian egitearen aldekoak. Beste giro bat dago, eta haurrentzat politagoa da».

Peña Otaño Saria bera, Ibar­luze poligonoan egin zuten 10 bat urtez, eta bost urte dira herrigunean egiten dela.

Astigarraga eta Hernaniko txirrindulariak bat, taldean

Taldeari dagokionez, «urte apa­lagoak» izan dituela nabar­men­du dute, eta «talde majoa» osatu du­tela alebin mailan, 16 txirrindularirekin: «kontua da, Asti­ga­rragakoek ez dutela talderik atera aurten, eta gurekin bat egi­teko esan ziguten. Beraz, erdia dira astigartarrak». In­fan­tilak, berriz, bi bakarrik daude: «badira beste batzuk, baina Andoainen edo beste talderen batean dabiltza, gutxi direlako hemen», azaldu dute.

18 txirrindularietatik, hiru bakarrik dira neskak: «gero eta gehiago ibiltzen dira, helduen artean bereziki, baina hala ere, gutxi dira. Eta oso kirol egokia da edozeinentzat. Orain, talde bat dago Tolosan, kadete mailatik aurrerakoentzat, eta hori oso garrantzitsua da, segida izateko. Ea bailara bakoitzean lortzen dugun horrelako talde bat», azaldu dute.

Errepideko arriskuaren ga­ia dago, baita ere: «gurasoek ko­mentatzen digute, beldurra ematen diela. Normalean, etor­tzen diren gaztetxoak izaten dira, bere grasoak ere bizikletan ibiltzen direnak. Hala ere, nahiko momentu onean dago txirrindularitza, Gipuzkoa mai­lan. Jende asko ibiltzen gara, bereziki helduetan; baina baita umeetan ere», dio Tranchek.

25-30 boluntario gaur, lasterketa kontrolatzen

Sei heldu aritzen dira taldeko lanetan, eta sei-zazpi gazteko talde bat daukate, laguntzen: «mantendu beharreko zerbait da hori», diote Aizpuruak eta Tranchek. Astigarragako Kia Capdequi enpresaren laguntza ere  izan dute aurten, arropa berria erosteko.

Baina gaurkoan, horiek guz­tiak ba­karrik ez, 25 edo 30 bo­luntario ariko dira la­nean, lasterketa kon­trolatzen. Probek iraun bitartean, gainera, trafiko mozketak izango dira inguru horietan, eta Urbietako au­to­bus geltokia, Aristizabal ka­lean egongo da, anbulatorioaren sarreraren aurrean.

Zikloturistak, Biriatura bihar

Taldearen beste adarra dira zikloturistak, eta denboraldiko hirugarren irteera egingo dute bihar, Biriatura. 09:00etan abia­tuko dira Zinkoeneatik, 56 ki­lo­­metroko ibilbidea osatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!