Aste santuko ludoteka apirilaren 15etik 26ra izango da eta izen ematea gaur amaituko da. Kultur etxean, 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara, eman daiteke. Prezioa 40 euro da eta hobariak izango dira familia ugari eta bi senide edo gehiagoko izen-emateentzat. 8:30etatik 10:00etara zaintza-zerbitzua eskainiko da 20 euroan.