Trainerua eta hegazkina, mozorro onenak inauterietan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 15a, 01:00

AURTENGO  inauterietan mo­zo­rro original eta on askoak iku­si ziren Hernaniko kale­e­tan zehar. Deigarriak asko eta as­ko, baina bi batez ere denen ahotan egon ziren: An­tziolako taldeak atera zuen hegaz­kina, bere tripula­zioa­re­kin, eta Mai­a­­len trai­neruz eta arraunlariz mozo­rro­tu­ta­ko koa­­drila. 

Bi hauek izan ziren, aste­az­kenean, Biteri kultur etxean, aukeratuak saria jaso­­­­tzeko, na­­hiz eta Jai Batzor­deak lan zaila izan duen, koa­drila asko bai­zeuden mozo­rrotuta he­rri­an. Aurtengo giro ona eta par­taidetza goraipatu ziren eki­taldian. 

Bi sari poltsikoratu zituz­ten bi talde irabazleek: 100 eu­ro Her­naniko Berriak mer­katari elkar­te­ko dendatan era­biltzeko, eta aur­­tengo ina­u­terietako kar­te­la. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!