Bi bidoi kimiko arriskutsu agertu dira Fagollagan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 14a, 01:00

Atzo eguerdian eman zuen abi­sua Udal­tzain­goak: bi bidoi ager­tu zi­ren Hernanitik Ere­ño­tz­urako no­rantzan, Fagol­la­ga pa­sa eta erreka gaineko hu­rrengo atse­denlekuan. «Poten­tzial­ki arris­ku­­tsu­­ak» izan zi­tezkeela ondorioztatu zuten, «isuri ki­mikoa zu­telako».

Arratsaldean bertaratu zen hon­dakin arriskutsuetan adi­tua den enpresa, bidoiak erre­tiratzera.


Segurtasun protokoloa, hondakin arriskutsuen aurrean

Eguerdi partean jakinarazi z­u­ten errepidea itxiko zutela bi noranzkoetan, egoera azter­tzeko. Bertara gerturatu ziren udaltzaingoa, ertzaintza eta Do­nostiako suhiltzaileak, eta  «hon­­dakin potentzialki arris­kutsuak izan zitezkeelakoan», segur­ta­sun protokoloa jarri zuen mar­txan Udalak. Ho­rrela, GI-3410 erre­pidea itxita egon zen, «ins­pek­zioa egin bi­tartean eta segur­tasuna ber­matzeko asmoz».

Azterketa eginda, berriro ere ireki egin zuten errepidea, nahiz eta bidoia agertutako ingurua itxita mantendu, bi­doiak erretiratu arte. «Bidoiak mugitzeak arris­kua ekar ze­zakeela iri­tzita, hondakin arris­kutsu­e­tan aditua den en­presa bat arduratuko da bi­doiak erre­ti­ratzeaz suhiltzai­lee­kin elkarla­nean», jakina­razi zuen Udalak. Arra­tsal­dean egin zituzten lanak,  «Udaltzaingoa eta Ertzaintza eremu horren zaintzaz ardu­ratu» bitartean. 

Dagoeneko kendu dituzte bidoiak bertatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!