Zumaian gustora, Kantuz abesbatza

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 14a, 01:00

Pasa den larunbatean Zumaian izan zen Kantuz abesbatza, hango San?Pedro abesbatzak gonbidatuta, San Jose komentuan abesten. Era guztietako errepertorioa interpretatu zuten, eta publikoak gustora entzun zuen. Afari batekin borobildu zuten eguna, gainera. Kantuzek antolatzen dituen elkartruke kontzertuetako bat izan zen. Hurrengo emanaldia Hernaniko San Joan Bataiatzailea elizan emango dute apirilaren 13an, Astigarragako Aiztondo eta Orioko Salatxo abesbatzekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!