Maite Larburu musikariaren liburu kuttunak, gaurko solasaldian

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 14a, 01:00

Liburutegian zita berezia jarri dute gaurko. Arratsal­­­d­e­ko 19:30etan Irakurketa Par­te­katua saioa egingo da. Orain­goan, Maite Larburu mu­sikari hernaniarra gonbidatu dute, haren liburu kuttunen inguruko saioa egiteko.

Harekin batera, Ion Olano itzultzaile hernaniarra ere bertan izango da.


Protagonistak bertan, hurengo saioetan ere

Datozen egunetan ere saio be­rezi gehiago izango dira. Mar­­txoaren 26an, hain zuzen, le­henengo aldiz komikien inguruko solasaldia egingo da, Mi­guel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak lanari buruz. Alai Zubimendik gidatuko du saioa, eta Dani Fano egilea bertan izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!