Merkataritza Plana, herritarrekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 14a, 01:00

Parte hartze saioak jarri dira martxan, Ikertalde enpresak gidatuta, Hernaniko Merk­a­taritza Plana osatzeko. Udala eta Berriak, Hernaniko Merka­ta­ri eta Ostalarien arteko el­kar­lanean ari da plana osa­tzen, eta gaur, herritarrekin egingo da parte-hartze bilera.


Sektoreari buruz, herritarrekin

Gaurko bileraren helburua izango da herritarren artean Her­naniko merkataritzaren egoeraz eta sektorearen es­tra­tegiaz hausnartzea.

Parte-hartzea herritar guz­ti­ei irekia da, baina eskatu dute aldez aurretik baiezta­tze­ko, bilerara joateko asmoa da­goela. Horretarako, telefonoz deitu daiteke 943 42 32 61 te­lefonora, edo emaila idatzi info@ikertalde.com helbide elek­tronikora.


Merkatariekin, lehenago

Gaur herritarrekin egin den bezala, pasa den astelehenean merkataritza eta sektore ter­tziarioarekin egin zen lan saio bat. Ordukoan, helburua izan zen sektorearen egoera az­ter­tu, eta etorkizuneko ildo es­trategikoak lantzea.

Gaurkoa bigarren eta azken bilera izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!