Ikasketetan hobetzeko giltza, gaurko hitzaldian

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 14a, 01:00

Hitzaldia emango du gaur ikas­tolako aretoan, Iñaki Olas­koaga psikologoak: Ikas­ke­tetan hobetu, emozioak lan­duz. Herri Eskolako guraso el­kar­teak gon­­bidatuta, emo­zi­o­ak ondo lan­tzeak ikasketetan ho­­be­tzen laguntzen duela argituko du, 18:30etatik 20:30e­tara.


Gurasoek, emozioetan eragina

Hitzaldian zehar Olaskoagak argituko du «emozioek gaita­sun intelektualek baino ga­rran­tzia haundiagoa» dutela.

Zentzu horretan, gainera, «gurasoek emozioetan eragin haundia» dutela ziurtatzen du, eta, beraz, seme-alabei nola lagundu jakiteko hainbat argibide emango ditu, gaurko saio irekian.

Hitzaldia euskeraz izango da, eta guraso guztiak daude bertaratzera gonbidatuta. Gu­ra­so Elkarteak Udalaren la­gun­tzarekin antolatu du saioa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!