Artikutzako urtegia hustu dute dagoeneko, eta agrian geratu da Enobieta erreka. Hori horrela, presa desagerrarazteak bertako bioaniztasunean izango duen eragina aztertzen ari da EHUko ikerlari taldea, Arturo Elosegi biologian doktoreak gidatuta. Era berean, 100 urte dira Donostiako Udalak Goizuetarenak ziren lur hauek erosi zituela, eta hark eskatuta, Artikutzako fauna, flora eta ondare etnografikoaren inguruko monografikoa egiten ari da Aranzadi. Alberto Gosá eta Ane Fernandez herpetologoak, adibidez, anfibio eta narrastiak ikertzen ari dira.
Erreporta osoa, larunbateko Kronikan argitaratuko da.