Errigorako kontserba eta olioak, aukeran

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 13a, 01:00

Berriro ere martxan da Errigora kanpaina: Nafarroako hegoaldeko oliba olioa, kontserbak, arroza eta kamisetak erosi daitezke martxoaren 22ra arte. Internet bidez egin behar dira eskaerak www.errigora.eus webgunean, eta jaso, Hernaniko Karabelekon edota Goizuetako Amaia Kafetegian eta Herriko Plazan egin ahal izango dira, aurrerago. Kronikak bi produktu sorta zozketatu ditu Doberako bazkide eta Kronikalarien artean, eta Lurdes Barragan Merce eta Larraitz uria Garin izan dira irabazleak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!