Udalak sentsibilizazio kanpaina jarri du martxan, «txakur jabeen, animalien eta he?rritarren arteko elkarbizitza hobetzeko asmoz». Kapainak bi fase ditu, eta aurrenekoa, astelehenean hasi zen eta ostiralean bukatuko da. Bigarrena, apirilaren 23tik 29ra egongo da martxan.
Kanpaina bera ari dira martxan jartzen, baita ere, Andoain, eta Lasarte-Orian.
Animaliak, era «arduratsuan»
Kanpainaren helburua da «animaliak edukitzeko era arduratsua bultzatzea».
Aurreneko fasea astelehenean jarri zen martxan, eta ostiralera arte luzatuko da. Besteak beste, bi ekintza egiten ari da kanpainan parte hartzen ari den hezitzailea; batetik, auzoz auzo berdegune edota lurrean jaso gabe utzi diren gorotzak seinalatzen ditu banderatxo gorri bat jarrita, eta era berean, klarionarekin zirkulu bat egiten ari da inguruan. Horrez gain, txakur jabeak informatu eta sentsibilizatzen ditu. Honekin guztiarekin, hiru jarrera indartu nahi dira, Udalaren esanetan: txakurrak lotuta eramatea, gorotzak jasotzea eta arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak lotuta eta muturrekoarekin eramatea eta lizentzia duenak gidatu dezala.
Hiru jarrera indartu nahi dira: txakurrak lotuta eramatea, gorotzak jasotzea eta txakur arriskutsuak muturrekoarekin eta lotuta eramatea.
Bigarren fase bat ere izango du kanpainak, apirilaren 23tik 29ra, eta orduan, oraingo ekintzak errepikatzeaz gain, gorotzak jasotzen ez dituztenei poltsak emango zaizkie.
Beterri-Buruntzako ekimena
Kanpaina hau Beterri-Buruntza eskualdeko enplegua sustatzeko ekimenetako bat da, eta Astigarragaz gain, Andoain eta Lasarte-Oria ere ari dira parte hartzen.
Proiektua kudeatzen duen hezitzailearen kontratazioa Lanbidek subentzionatu du %100, Eusko Jaurlaritzaren bidez.