Hil honetako Hernani?n Musik egitasmoak dakarkien proposamena «klasikoa bezain berritzailea» da. Martxoaren 21ean Eñaut Elorrieta abeslariak emango du kontzertua, baina ez Ken Zazpi taldearekin, baizik eta Kaabestri String Ensemble hari-boskotearekin.
Iluntzeko 20:00etan hasita, Biterin ariko dira, eta sarrerak salgai daude, 7,50 euroan.
Biolin, biola, txelo eta kontrabaxuarekin bat, Elorrieta
Harian izena jarri diote proiektuari, parte-hartzaileek. Eñaut Elorrietak abestuko du, eta harekin joko dute Kaabestri String Ensembleko kideek: Oscar Lopez eta Igor Torrek biolina; Arkaitz Martinezek, biola; Jon Larrazek, txeloa; eta Paloma Torradok, kontrabaxua.
Zuzeneko honetan formazio honetarako propio idatzitako moldaketak interpretatuko dituzte. «Nortasun haundiko proposamen iradokitzailea» dela zehaztu dute, eta «erronka» izango dela, bai kantariarentzat, bai haren ondoan ari direnentzat, eta baita publikoarentzat ere. «Oso lan erakargarria».