Erakusketa eta eztabaida, kontzientziaziorantz

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 12a, 01:00

Aurreneko aldiz antolatu du Eusko Jaurlaritzak Asteklima, Euskadiko Klima-aldaketaren lehenengo astea. Helburua da «mundu mailako arazo honek toki mailan ere eraginak sor­tzen dituela ohartaraztea». Eta lan horrekin bat egin du Asti­ga­rragako Udalak ere. Atzo aur­keztu zuten Zorione Etxeza­rraga alkateak eta Izaskun Txintxurreta ingurumen tekni­kariak.

Aste honen bueltan, bi jar­duera antolatu dituzte «kon­tzientziazioa helburu, eta ter­minoak argitze aldera», azal­du zuen alkateak berak.

Erakusketa, Izadi21 enpresaren eskutik

Erakusketa izango da jarduera horie­tako bat; Izadi21 enpre­sa­ren eskutik, klima-aldake­ta­ren gaiaren bueltan gehiago ja­kiteko aukera izango da. Gaur hasi eta ostegunera bi­tar­te bisitatu ahal izango da goiz eta arratsaldez (09:00-13:00 eta 15:00-20:30), kultur etxean.

Hainbat panelek osatzen dute, eta hiru atal nagusi ditu:    aurreneko zatian klima-al­daketak mundu mailan eta EAEn dituen eraginak azal­tzen dira; bigarrenean, kli­ma-aldaketaren eragile na­gu­siak argitzen da; eta hiru­garrenean, irtenbideak es­kain­­tzen dira.

Mahai-ingurua, bihar

Eztabaidan eta solasean ere izango da aukera klima-al­da­ketaren gaian sakontzeko. Horretarako, mahai-ingurua egingo dute bihar, hiru adi­tu­ren artean: Arturo Elosegi EHUko katedraduna; Jakoba Errekondo ingeniari agrono­moa eta paisajista; eta Xa­bier Esteban ingurumen eta ener­gia arloko tekni­karia. Arra­tsal­deko 18:30etan hasi­ta izan­go da, kultur etxean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!