Lanean jarraitzen du Hernaniko Harrera Sareak, pertsona migratzaileei laguntzen. Adierazi dute «laguntza eskaera gehiago jasotzen» ari direla, eta hortaz, baliabide gehiago behar dituztela.
Era berean, gogorarazi dute astero bezala, gaur, asteartearekin, bilera egingo dela Biterin, 20:00etan, eta laguntzeko prest dagoen edonor gerturatu daitekeela.
Aterpea, dirua eta hainbat produktu
Jasotzen dituzten eskaerak kontuan hartuta, zein baliabide behar dituzten zerrendatu du taldeak.
Batetik, aterpea behar da, eta beraz, baliabiderik duenari eskatu diote idazteko: hernanikoharrerasarea@gmail.com.
Bestalde, behar den materiala lortzeko, kontu korrontea ireki dute: ES10 3035 0025 81 0250122712.
Azkenik, mota guztietako materiala Masusta belardendan, Andre Kaleko 43an jasotzen dutela jakinarazi dute: toailak, telefonoak, oinetakoak...