Gaurtik ostiralera arte eman daiteke izena Aste Santuko ludotekan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 11a, 01:00

Xaguxar Aisialdi Taldeak Aste Santuko oporretan ludoteka antolatuko du oporrak ahalik eta hobekien pasatzeko. Apirilaren 15etik 26ra antolatu da, goizeko 10:00­etatik eguerdiko 13:00­etara.
Hori bai, bertan parte hartu ahal izateko izena eman behar da eta epea gaur zabalduko da. Ostiralera arte dago izen emateko aukera Astigarragako kultur etxean. 
Prezioa 40 eurokoa izango da, eta Udalak hobariak eman­go dizkie familia ugariei eta bi senidek edo gehiagok izena ematen duten kasuetan. Bes­talde, taldea osatzen bada, goizeko 08:30etarako ludotekara joan ahal izango da, beste 20 euroren truke. Izena ematean adierazi behar­­ da horretarako interesik badagoen edo ez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!