caceresen korritu zen atzo Espainiako Kross Txapelketa maila desberdinetan eta hernaniar bat ere bazen bertan. Anartz Artolak 20 urtez azpiko txapelketan aritu zen Euskadiko selekzioarekin eta emaitza bikaina lortu zuen. Hamaikagarren amaitu zuen helmugan eta lehenengo euskalduna izan zen.
Espainiako lasterkari onenak zeuden Extremaduran jokatu zen Espainiako Txapelketan eta 20 urtez azpikoek 8.050 metro burutu behar zituzten. Garailea Valentziako Miguel Baidal izan zen 25 minutuko denborarekin.
Atzetik aurrerako lasterketa osatu zuen ereñotzuarrak
Artola ez zen urruti geratu eta kronoa 25 minutu eta 44 segundotan gelditu zuen. Gainera atzetik aurrerako lasterketa egin zuen. Azken bi kilometroetan hiruko talde batean sartu zen eta bertan iritsi zen esprintean.
Deboraldi ederra osatu du krossean, Euskadiko lasterkaririk onena izan dela, 20 urtez azpikoetan, erakutsiz.