Aste oparoa dator Udal Liburutegian

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 11a, 01:00

Hernaniko Udal Liburutegian astea indartsu dator hainbat ekintzekin. Ekitaldi ugari antolatu dira eta egile asko bertaratuko dira. Hasteko bihar bertan bi ekitaldi daude iragarrita. 17:30etan (3-4 urte) eta 18:00etan (5-7 urte), Pello Añorgaren eskutik ipuin kon­taketa egongo da. Ondoren, 19:30etan, euskarazko lite­ra­tur solasaldia egongo da Nola heldu naiz ni honaino libu­ru­aren inguruan. Kattalin Miner hernaniarrak idatzia da eta egilea bertan izango da.
Etzi, asteazkenean gazte­laniazko literatur solasal­diaren txanda da. Hau ere 19:30etan hasiko da eta Doris Lessing-en Diario de una buena vecina liburuaz ariko di­ra hizketan Amaia Garciak dina­miza­tuta.
Astea ezin hobeto amai­tzeko, ostegunean, mar­txo­aren 14an 19:30etan, Maite Larburu musikari herna­niarrak Irakurketa Parte­ka­tuak eskainiko ditu. Berarekin etorriko da Ion Olano itzul­tzaile hernaniarra ere.

Lehenengo aldiz komikiei buruzko solasaldia
Aste honetan ez, baina martxoaren 26an, asteartean, lehenengo aldiz, komikiei buruzko solasaldia egingo da.
20:00etan izango da hori eta gidaria Alai Zubimendi hernaniarra da, eta Dani Fano, Miguel Marmolen ha­maika eta bat jaiotzak komi­kiaren egilea, ere bertan izango da. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!