?Maialen? hamalaugarren, urteko lehenengo estropadan

Kronika - Erredakzioa 2019ko martxoaren 10a

Arraunaren festa bizitu zen atzo Orioko 25garren Traineru jeitsieran. Guztira 81 ontzi elkartu ziren, 1.100 arraunlari inguru eta horien artean ez ziren falta izan arraunlari hernaniarrak. 

Maia­len trainerua bertan zegoen eta hamalaugarren amaitu zuten Oriotik minutu eta 39 segundora. 17 minutu eta bi segundo behar izan zituen 4.000 metroak burutzeko. Her­na­niko traineruak alda­­­ke­ta asko ditu aurreko denboralditik.

Mutiletan ere Oriok irabazi zuen eta Hernaniko arraunlariak irten ziren traineru desberdinetan, gehienak Donos­tiako B txalupan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!