Zorione Etxezarraga izango da EAJren hautagaia Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 10a, 13:40

Zorione Etxezarraga izango da EAJ alderdiaren hautagaia, alkatetzarako, maitzaren 26­an ospatuko diren udal hau­tes­kundeetan.  Zorione zinegotzia izan da azken hiru legealdietan eta duela bi urte eta erdi alkatetza hartu zuen alkate ohiak kargua utzi zuenean osasun arazoen ondorioz. Bizikidetza, berdintasuna eta ingurugiroaren esparruetan egin du lan; baita kultur eta kirol ekintzen sustapenean  ere eta «hezkuntza azpiegiturak ere hobetu eta berritu ditu» adierazi du alderdi jeltzaleak bere aurkezpenean. 

«Astigarragarentzako es­tra­­tegikoak diren hainbat proiektu bideratu ditu, esaterako, Kultur Etxe berria, ibai parkea eta aldiriko tren geltokia. Laburbilduz, herriko zerbitzuak Astigarragak izaten ari duen hazkunde eta garapen mailari parekatzearen alde lan egin du gogor» EAJ-ren esanetan. 

Astigarragako EAJk dio: «Betidanik gertu azaldu da biztanleekin eta parte hartzeari gaur egungo gobernugin­tzan duen garrantzia eman dio. Herritarren ideiak eta proposamenak entzun eta isladatu dizkioten proiektu gehienak gauzatu ditu. Bere irizpide nagusia guztientzat gobernatzea izan da eta hala izaten jarraitzea nahi du, Astigarraga bere nortasun, irekiera eta bizi kalitatearengatik ezberdindu dezan». 


Ingenieri kimikoa eta 50 urte

Zorionek 50 urte ditu, ezkonduta dago eta 3 alaba ditu. Inge­nieritza kimikoan titulatua, sektore pribatuan lan egin zuen 15 urtez, irakasle eta itzultzaile gisa (lau hizkuntz menperatzen ditu) politikan ha­si baino lehen. Zinegotzi eta alkateaz gain, Batzar Nagu­sietako batzarkidea izan da azkeneko hiru legealdietan. 

Bere zaletasunen artean, batez ere musikari dedikatzen dio bere aisialdi denbora: Aiz­ton­do herriko abesbatzako kide da. Ariketa fisikoari ga­rran­tzia ematen dio ere bai: kiroldegiko erabiltzailea izan da az­keneko urteetan eta hainbat ikastaro egin ditu, Lilatoia eta Behobia SS lasterketetan parte hartuz. Mendira joatea gusta­tzen zaio eta, batez ere, asko disfrutatzen du bere familiarekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!