Txistu soinuak, gaur plazako arkupeetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 10a, 12:00

Hernaniko Musika Eskola Publikoko txistulari taldeak kontzertua eskainiko du, gaur, 12:30etan hasita udale­txeko arkupeetan. Urtero egiten den kontzertua da eta oso esti­matua hernaniarren ar­tean. 

Gainera, aurten berri­kuntza garrantzitsu batekin dator, izen berria estreinatuko dute eta lehenengo aldia da kontzertu honetan, publikoki, Leokadisti Txistulari Taldea izenarekin joko dutela txistua. 

«Taldeari izena jarri behar, eta nola ez gogoratu Leokadisti etxearekin? Hernaniri hain­beste txistulari on eman diz­kion etxe­a­­rekin, gainera guk astero en­tsa­iatzen dugu­netik hain metro gutxira egonda? Ansorenatarren jaiotetxearen izena hartu dugu, bai, XIX. mendetik gaur arte txis­tua Euskal Herri osora zabaldu duen etxearena», azaldu dute.


Betiko doinuei Eskozia eta Irlandakoak gehitu dituzte 

Hamahiru piezako erre­per­torioa eskainiko dute, eta ohiko modu­an, joko dituzte txis­tularien erre­pertorioko doi­nu klasikoak, ba­te­tik; dan­tza doinuak, bestetik; eta az­kenik, beste errepertorio ba­tzu­etatik hartutako bitxike­ria­ren bat. 

Oraingoan, Eskozia eta Irlandako doinu bana au­ke­ratu dute gaurko kontzer­turako: Cum­­berland Reel eskozia­rra, eta The 17th of July irlan­da­rra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!