AStigarragako Zuhaitz Eguna gaur ospatuko da beste urte betez. Oso berezia izaten da eta aurreko urtean jaiotako haurren izenarekin astigar bana landatzen da.
Guztira 80 haur jaio ziren 2018an herrian eta horien gurasoak eta sendia daude bereziki deituak, baina irekia da eta herritar oro joan daiteke zuhaitzak landatzera. Gainera zuhaitza bakoitzak haur baten izena hartzen du.
Aurten aukeratu den eremua aurretik ere erabili izan da zuhaitza berriak landatzeko. Taula baserritik gora Larraburu baserri inguruan dagoen zelaiean egingo da ekitaldia, 12:00etatik aurrera, «horrela biak elkarrekin hazi eta gure lurrean izango ditugu» adierazi dute antolakuntzatik.