Umore Onak batzarra, gaur zortzi

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 9a, 01:00

Bazkideen urteko ohiko Batzar Orokorra deitu du Umore Ona elkarteak martxoaren 16rako. Lehendabiziko deialdia 17:00etarako egin da, eta bigarrena, 17:30etarako. Besteak beste, 2018ko memoria eta gastu eta diru-sarreren balantzea aurkeztuko dira, eta 2019ko aurrekontua onartzea bozkatuko da. Komisio berria eta bazkide berriak ere onartuko dira. Kontuak elkartean bertan daude irakurri nahi dituenaren eskura. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!