Urteko azken zita mozorroek gaur, Kontuen Egunarekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 9a, 01:00

Bereziak izaten ari dira aurtengo Inauteriak Goizuetan, eta gaurkoan borobilduko dute guztia, Kontuen Egunarekin.

Elkartzeko hitzordua eguerdiko 13:00etarako egin dute; poteo-musikatua eginen dute, Igandea Txarangarekin. On­do­ren, 14:00etan, bazkaritara ese­­riko dira mozorroak. Eta arratsaldean, 17:30etatik au­rrera, arratsalde pasa ederra egi­nen dute, berriro ere Igan­dea Txarangak girotuta. 


Emozioa nagusi

Momentu zailak pasa dituzte goizuetarrek azken bi aste hauetan, suteak medio, baina argi dago ez dutela ez irribarrerik, ez eta umore onik galdu, Inauteriak nola pasa dituzten begiratuz gero.

Horrela, umeen egunean gaz­tetxoenek izan zuten protagonismoa, bai zahagi dantzan, eta baita bestelako mozorroekin ere. Igandean, berriz, bikingoek hartu zuten herria, eta bitartean, mozorroak baserriz baserri ibili ziren saltsa jartzen, iluntzean herrira jaitsi arte.

Hain zuzen, mozorro eta zahagi dantzarien jarraitzaileen artean ere izan da emoziorako tartea, asteartean. Izan ere, 25 urte bete dira aurten, aurrenekoz emakumeak dan­tzan atera zirela, eta aurten aurrenekoz, zahagia emakumezkoa izan da. Garazi Loiarte Villarrek bete du papera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!