Bizitzak erdigunean, emakumeen egunean

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 9a, 01:00

Nonahi ikusi zitekeen atzokoan, kolore morea; eta bereziki, Urumea bailaran antolatutako ekintzetan, herriz herri, Mar­txoaren 8a ikur hartu eta berdintasunaren alde oihu egiteko elkartuta. Greba Feminista zegoen deituta, eta lanak utzita, kaleak hartu zituzten emakume askok eta asko. Bizitzak erdigunean jarri zituzten, eta planto egin nahi izan zioten he­teropatriarkatu kapitalistari.

Eguerdian, jendetza bildu zen Hernaniko Zerbitzu Sozia­len aurrean, zaintzaile eta pen­tsiodunak erdigunean jartzeko asmoz deitu zuten kontzentrazioan. Udaletxe aurrean egin zuten kontzentrazioa, Astiga­rra­gako udal langile eta zinegotzi­ek, ordu berean. Eta Aranoko emakume talde bat, Donos­tia­ra mugitu zen, elkarrekin, bertako elkarretaratzera.

Arratsaldean izan ziren zita gehiago, bailaran: etxeko langileei aitortza ekitaldia eta dan­tza saioa egin zituzten Her­na­nin; elkarreta­ra­­tzea egin zuten Goizuetako Pla­zan; eta mikromatxismoen in­guruko solasaldian murgildu ziren Aranoko Maisuenean. Manifestazio jendetsuak borobildu zuen eguna, Hernaniko Kaxkoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!