Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finala jokatuko dute gaur, Iruran, hiru astigartarrek. Aimar Mujikak eta Eñaut Lizeaga, Behar Zanako Iraola eta Jauregiren kontra ariko dira, 11:00etan; eta Oier Gurutzealde, Eneko Maizekin, Urnietako Loitegi eta Esnaolaren kontra, 16:00etan. Bihar, berriz, Udaberri Torneoko semifinala daukate Aner Urdangarinek eta Asier Saralegik, 17:00etan Txomiñenen, Arrasateren kontra.