Denboraldi berria martxan, Petritegi Al? taldeak

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 9a, 01:00

Ekin dio denboraldi berriari, da­goeneko, Petritegi Alé Asti­ga­rragako txirrindularitza tal­deak. Fiteron izan ziren joan den asteburuan, mendiko bizikletarekin, Nafarroako Kopako proban. Eta asteburu honetan, Aragoi aldera joango dira, Ara­goiko Itzulian parte hartzera.

Aurtengo lasterketa eta helburuak ez dira asko aldatuko taldearentzat, iazkoaren aldean: «aurreko denboraldian, ondo bete genituen helburu gehienak, nahiz eta urteko helburu nagusia, Madrid Lisboa Non Stop lasterketa, bide erdian utzi behar izan genuen, lesio eta matxurak tarteko».

Aurten aldatu dena, taldearen izena da. Izan ere, Petrite­gi­ren babesari, Alé arropa hornitzailearen laguntza batu zaio: «eskerrak eman nahi dizkiegu, aurten gure ondoan egongo di­ren babesle eta lagun guztiei». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!