Martxan jartzeko zita gaur, Errenterian

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 9a, 01:00

Gaur hasiko dute errepideko denboraldi berria, JOCC taldeko txirrindulari gaztetxoek. Aurre­neko lasterketa dute alebin eta infantil mailakoek, Erren­te­rian, arra­tsaldeko 16:30etan. Ber­ta­ra elkarrekin joateko, Transpa­ca­rren elkartuko dira, 15:15etan.

Eta denboraldia ondo hasteko, maillot berria izango du taldeak, aurten. Egun hauetan aurkeztu dute: taldea­ren ko­lore klasikoak dauzka, baina diseinu berritua.


Berrobira bihar, bigarren irteera zikloturistek

Zikuñako?Ama taldeko zikloturistek, berriz, bigarren irteera egingo dute asteburu honetan. Berrobira joango dira bihar, 51 kilometro egiteko, 09:00etan Zinkoeneatik abiatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!