Maila ederrean ari dira orain ere, Ekhiñe Balerdi eta Garazi Urdangarin palista hernaniarrak; eta sari potoloa bilatuko dute gaur, Mallabian: Euskal Herriko Irekia txapelketaren finala jokatuko dute.
Arratsaldeko 16:00etan hasiko da jaialdia, eta bigarren partidua izango da beraiena. Eta txapela lortzeko lehian, Torres eta Maiz dituzte kontrario.
Gipuzkoako Trinketekoan, bost bikote hernaniar
Aste honetan bertan, beste txapelketa bati ere ekin diote, palista hernaniarrek. Ostegunean hasi zen Gipuzkoako Trinkete Txapelketa, eta bost bikote hernaniar ariko dira. Lehenengo mailan, jokatuko dute Amaia Irazustabarrenak eta Ariane Arrietak, eta Amaia Araiztegik eta Maider Huizik. Elkarren kontra ariko dira bi bikoteak gaur, 10:30ak aldera Gaskan.
Eta haien aurretik ariko dira Eli Gutierrez eta Eider Otaegi, bigarren mailan, Ramuntxo taldeko bikotearen kontra. Bigarren mailan ariko dira, Hernaniko beste bi bikoteak ere; eta ostegunean hasi zuten txapelketa, elkarren kontra: Balerdi eta Urdangarin, eta Mirari Etxegia eta Ainhoa Urien.