Webgune berria estreinatu du Kronikak, aste honetan; eta betiko tokian, www.kronika.eus helbidean, itxura berritua daukan ataria topatu dute bisitariek, asteazkenetik.
Izan ere, antolaketzeko modu berri bat, eta berrikuntza ugari biltzen ditu, TaPuntu enpresak diseinatu eta egin duen webguneak. Aurrenekoa eta nagusia da, mugikorretara hobeto egokitzen dela, atari berria.
Antolaketa horizontala, mugikorretarako egokiagoa
Zehazki, orain arteko antolaketa bertikaletik, horizontalera pasa da www.kronika.eus, mugikorretarako egokiagoa dena, hobeto erakusten dituelako edukiak. Antolaketa horizontalak, gainera, erraztu egiten du irakurketa digitala.
Mugikorretarako antolaketa berriaz gozatuko dute bisitari gehienak. Izan ere, Kronikaren webgunearen bisitarien erdia baino gehiago, mugikorretik sartzen dira.
Txoko berezia dute kolaboratzaileek, atal propioarekin; eta Kromikia ere ikusgai dago orain.
Aktualitateak eta irudiek, garrantzia haundiagoa
Baina mugikorretara egokitzeko daukan erraztasuna, ez da izango webgune berriaren nobedade bakarra; edukietan eta ataletan ere, izango dira berrikuntzak. Horietako bat, irakurleek aurreneko kolpean ikusiko dutena, aktualitateari emango zaion garrantzia da. Goiko aldean agertuko dira, eguneko gaiekin lotutako albiste eta edukiak; eta haien eskuinaldean, integratuta egongo da Agenda Bateratua ere, bailaran dauden ekintza ezberdinekin.
Garrantzia hartu duen beste atal bat da Iruditan. Atari berrian, askoz ere gorago kokatuko dira argazki albumak eta bideoak; aktualitateko edukian azpian, hain zuzen ere.
Txoko berezia eskaini zaie kirolei ere, eta aurrerantzean, toki berria izango dute asteburuko partiduek eta emaitzek. Eta bere atala izango dute erreportajeek zein Jasota Bezalek ere.
Ikusgarritasuna eman nahi izan zaie, bestalde, Kronikaren kolaboratzaileei. Horrela, webgunearen portadan bertan, toki berezia izango dute, eta bertan bilduko dira, kolaboratzaile bakoitzaren erreportajeak.
Gainera, Kromikiak ere ikusgai egongo dira webgunean, aurrerantzean, bereziki eskaini zaien txoko berrian. Eta azkenik, Kronikaren banaketa sarea erakusten duen mapa ere ikusi daiteke interneten. Etorriko dira nobedade gehiago ere! Aukeraz beteta dago atari berria!