Emakume palestinarren argazkiak ikusgai, gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 9a, 01:00

Argazki erakusketa jarriko du­te gaur arratsaldean, Asti­ga­rra­gako Gaztelekuan. Eta argazkietan, ikusi ahal izango dira emakume palestinar errefuxia­tuak. Izan ere, Unrwa elkarteak eta Gaz­telekuak antolatu dute erakusketa, «estereotipoak desegiteko» helburuarekin.

Arratsaldeko 17:30etan hasi, eta 19:30ak arte izango dute argazkiak ikusteko aukera, 12 eta 18 urte bitarteko ne­ra­beek.

Biharko, berriz, ping pong txapelketa antolatu dute.


Logo berria aukeratzeko, bozketa epea zabalik

Gaztelekuan, bestalde, logo be­rria aukeratu nahian dabiltza, eta horretarako, hiru proposamen dauzkate aukeran. Gaz­te­lekuan daude ikusgai, eta bertan bozkatu dezakete ne­ra­beek, hiruetako baten alde, mar­txo­a­ren 17ra arte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!