Antzerki saio berezia izango da, bihar kultur etxean eskainiko dutena. Peter Punk komedia musikala eskainiko du Tdiferencia konpainiak, arratsaldeko 17:00etan, euskeraz.
Peter Pan ipuin klasikoa berrikusiko dute, eta oraingoan, Wendy izango da protagonista. Peterri erakutsiko dio, ez dela ona, ezer aldtu ez dadin nahi izatea; eta are gutxiago neskentzat. Antzezlanak izango ditu piratak, sirenak, krokodiloak, hockey jokalariak eta musika asko, adin guztietako ikusleen barre algarak eragiteko. Izan ere, 3 urtetik aurrera, edonorentzako moduko ikuskizuna dela nabarmendu dute.
Sarrerak, bihar 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira, kultur etxean: haurrek 2,5 euro, eta helduek 5 euro.