?Monolokos? saio umoretsua, gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 9a, 01:00

Umorea izango da protago­nis­­ta gaur, Astigarragako kultur etxean. Iluntzeko 20:00etan ha­sita, Monolokos bakarrizketa saioa eskainiko dute Loli Asto­rekak eta Alazne Etxeberriak.

Euskeraz ariko da bata, eta gaztelaniaz bestea. Bi istorio ez­­berdin kontatuko dituzte, zenbait gairen inguruan; bai­na biek izango dute umorea ardatz, bere saioan.

Emanaldia ikusteko sarrerak, internet bidez egon dira salgai, astean zehar; eta gaur ere eskuratu ahal izango dira, 19:00etatik aurrera, kultur etxe­an bertan: helduek 6 euro, eta adin txikikoek 3 euro. 16 urtetik gorakoentzat gomendatu dute ikuskizuna. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!