Urteroko ohiturari eutsi, eta Zuhaitz Eguna ospatuko dute bihar, Larraburu baserriaren inguruan. Eguerdiko 12:00etan jarri dute zita, eta joan den urtean jaio ziren haur astigartarren senideak gonbidatu dituzte: astigar berri bana landatuko dute, 2018an jaiotako haur bakoitzeko.
80 haur izan ziren, hain justu, iaz Astigarragan jaiotakoak. Baten batek ez badu gonbidapena jaso, Udalarekin jarri daiteke harremanetan.
Bertara joatekoak direnei, eskatu diete ahalik eta kotxe gutxienetan hurbiltzea. Eta astigar berriak landatzeko, aitzurra badaukatenei eskatu diete eraman dezatela.