Finala gaur, Zugastik eta Oiartzabalek

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 9a, 01:00

Zita garrantzitsua dute gaur, Iruran, Anartz Oiartzabal eta Oihan Zugasti esku pelotari hernaniarrek. Gipuz­koa­ko Trinkete Txapelketaren finala jokatuko dute, jubenil mailan, goizeko 11:30etan hasita. Gazteleku taldeko Huitzi eta Gomez izango di­tuzte aurrean. Bihar, berriz, Udaberri Torneoko semifinala jokatuko dute Xabier Salaberriak eta Zugastik berak, goizeko 11:30etan Hernanin, Zestoako Olaizola eta Salegiren kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!