Maialen hasteko prest, Orion

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 9a, 01:00

Osatu da berriro ere Maialen trainerua, Xabier Zabala entrenatzaile­aren gidaritzapean, eta udako denboraldia hasteko asko falta bada ere, jarri ditu aurreneko erronkak.

Gaur, Oriaren Traineru Jai­tsi­e­ran hartu du parte Maialenek, 4.000 metroko estropada egiteko. Saioak 16:30etan hasiko dira: llagutak aurrena, mixto jubenilak gero, beteranoak segidan, eta emakumezkoak eta gizonezkoak, azkenik. Hernani 10garren txandan aterako da, 17:11etan, Saikola paretik.

Hurrengo erronka martxoaren 30ean izango dute, San Pedron, ziaboga eta guzti.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!