AEK euskaltegiak gogorarazi du salgai daudela dagoeneko, Korrikako kilometroak. Martxoaren 27a baino lehen idatzi behar da korrikahernani@gmail.com, korrikastigarraga@gmail.com edo korrikaurnieta@gmail.com helbide elektronikoetara, informazioa eskatu edota erosketa egiteko.
Aurtengoa, Korrikaren 21garren edizioa izango da, eta beti bezala, bertan parte hartzeko hainbat bide daudela nabarmendu dute; besteak beste, euskeraren aldeko lasterketan parte hartzeko kilometroak erosita. Apirilaren 4an abiatuko da Korrika Garestik, eta 14an bukatu, Gasteizen. Hernanitik 13 goizaldean pasako da, 01:24ean, Astigarragatik barrena, 01:02 aldean pasa ondoren.